{"title":"Bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea: erizaintza-zainketak","authors":"Estibaliz Larrañaga Manzano","doi":"10.26876/OSAGAIZ.1.2021.315","DOIUrl":null,"url":null,"abstract":"Sarrera: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen datu epidemiologikoen arabera, 2012 eta 2019 urte tartean bularreko minbiziaren intzidentzia % 7,5 hazi da. Ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamendua jaso duten emakumeen eta horrekin erlazionatutako linfedemaren intzidentziak ere gora egin du. Frogatu da linfedema pairatzen dutenek ezintasun handiagoa dutela, bizi-kalitate okerragoa eta nahasmendu psikologiko gehiago dituztela konplikazio hori ez dutenek baino, eta, ikerketek diotenaren arabera, erizaintza-zainketek paziente horien egoera hobetu dezakete.Helburua: Lan honen helburu orokorra da bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetu dezaketen erizaintza-zainketak aztertzea.Metodologia: Helburuen garapenerako berrikusketa narratiboa erabili da eta PIO egiturari jarraituta zenbait datu-basetan (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet, Cuiden eta Cochrane) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira (Asociación Española contra el Cáncer, American Society of Clinical Oncology, National Cancer Institute eta NNNConsult). Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu, txosten zientifiko 1 eta 4 web-orrirekin egin da lan.Emaitzak: Linfedemak pazientearen bizi-kalitatean eragin nabarmena daukaongizate fisikoan, psikologikoan, sozialean eta espiritualean. Erizain-interbentzioek bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin.Ondorioak: Linfedemak 7 domeinuetan du eragina pazienteen eguneroko bizitzan.Erizaintzari dagokionez, osasunaren promozioan eta konplikazioaren prebentzioan dago gakoa.","PeriodicalId":138081,"journal":{"name":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","volume":"244 1","pages":"0"},"PeriodicalIF":0.0000,"publicationDate":"2021-07-01","publicationTypes":"Journal Article","fieldsOfStudy":null,"isOpenAccess":false,"openAccessPdf":"","citationCount":"0","resultStr":null,"platform":"Semanticscholar","paperid":null,"PeriodicalName":"Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria","FirstCategoryId":"1085","ListUrlMain":"https://doi.org/10.26876/OSAGAIZ.1.2021.315","RegionNum":0,"RegionCategory":null,"ArticlePicture":[],"TitleCN":null,"AbstractTextCN":null,"PMCID":null,"EPubDate":"","PubModel":"","JCR":"","JCRName":"","Score":null,"Total":0}
引用次数: 0
Abstract
Sarrera: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen datu epidemiologikoen arabera, 2012 eta 2019 urte tartean bularreko minbiziaren intzidentzia % 7,5 hazi da. Ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamendua jaso duten emakumeen eta horrekin erlazionatutako linfedemaren intzidentziak ere gora egin du. Frogatu da linfedema pairatzen dutenek ezintasun handiagoa dutela, bizi-kalitate okerragoa eta nahasmendu psikologiko gehiago dituztela konplikazio hori ez dutenek baino, eta, ikerketek diotenaren arabera, erizaintza-zainketek paziente horien egoera hobetu dezakete.Helburua: Lan honen helburu orokorra da bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetu dezaketen erizaintza-zainketak aztertzea.Metodologia: Helburuen garapenerako berrikusketa narratiboa erabili da eta PIO egiturari jarraituta zenbait datu-basetan (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet, Cuiden eta Cochrane) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira (Asociación Española contra el Cáncer, American Society of Clinical Oncology, National Cancer Institute eta NNNConsult). Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu, txosten zientifiko 1 eta 4 web-orrirekin egin da lan.Emaitzak: Linfedemak pazientearen bizi-kalitatean eragin nabarmena daukaongizate fisikoan, psikologikoan, sozialean eta espiritualean. Erizain-interbentzioek bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin.Ondorioak: Linfedemak 7 domeinuetan du eragina pazienteen eguneroko bizitzan.Erizaintzari dagokionez, osasunaren promozioan eta konplikazioaren prebentzioan dago gakoa.